69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

888/2008 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Arbizuko udal mugapean arriskutsuak ez diren hondakinen eta udal hondakin solido mistoen zabortegia instalatzeko. Jardueraren titularra Mank Sakana Mankomunitatea enpresa da.

2006ko abenduaren 27an, titularrak Ingurumen baimen integratua eskatu du egina dagoen instalazio horrentzat, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. eranskineko 5.4) epigrafean jasota dagoena, hots, "Mota guztietako hondakinen zabortegiak, eguneko 10 tonatik gora jasotzen badute edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera badute, hondakin inerteen zabortegiak izan ezik" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago.

Era berean, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2B eranskineko 5.3) epigrafean dago jasota, hots, "Mota guztietako hondakinen zabortegiak, eguneko 10 tonatik gora jasotzen badute edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera badute, hondakin inerteen zabortegiak izan ezik" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago.

Bestaldetik, instalazioa sarturik dago Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I. eranskineko 8. taldeko c) 2. atalean.

Baimen honen barnean dago isurketak Utzubar (Arakil ibaiaren adarra) errekara botatzeko baimena, Uren Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriarekin bat; horri begira, isurketak egitearen gaineko onargarritasunari buruz Ebroko Ur Konfederazioak prestatutako txostenaren edukia erantsi da.

Instalazioa ez dago ekainaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuaren aplikazio eremuan. Istripu larriek sortzen dituzten arriskuak kontrolatzeko neurriak onetsi zituen dekretu horrek, gai arriskutsuak tarteko diren kasuetarako.

Ebazpen honen IV. eranskinean egin den tramitazio administratiboaren laburpena dago. Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen baimen integratua ematea Arbizuko udal mugapean arriskutsuak ez diren hondakinen eta udal hondakin solido mistoen zabortegia instalatzeko. Jardueraren titularra Mank Sakana Mankomunitatea da.

2. Instalazio horri lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoaren arabera.

3. Baimen honetan honako hauek sartzen dira bakarrik: udal hondakinen eta arriskugarriak ez diren hondakinen zabortegirako erabilitako ontzia; "1" izena duen eraikina, bulegoak, aldagelak eta makineria gordetzeko erabiltzen dena; eta baskula, gurpilak garbitzeko, lixibiatuak gorde eta ponpatzeko instalazioak, lixibiatuak metatzeko putzua eta alderantzizko osmosia bidezko arazketa planta eta bere ekipo osagarriak. Baimen honetatik kanpo gelditzen dira gainerako instalazioak eta hondakin inerteen zabortegirako proiektatutako ontzia.

4. Jarduera hori Ingurumen baimen integratuaren eskaeraren oinarrizko proiektuan eta 1044/06 (AAI) espediente administratiboko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzei jarraikiz garatu beharko da, betiere foru agindu honen II., III. eta IV. eranskinetako neurriak betez.

5. Ingurumen arloko baimen honek zortzi urteko indarraldia du. Iraungi baino gutxienez ere hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 30. artikuluan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsi zuen.

6. Ingurumen arloko baimen honek bost urteko indarraldia du, eta iraupen bereko epeetarako berritutzat joko da beti ere isurketek aldian-aldian indarra duten ingurumen kalitatearen arauak betetzen badituzte. Indarraldi honen zehar legeriak isurketa baimenetarako epe handiagoa ezarriko balu, ez luke eragozpen teknikorik izanen hasierako epea arauak aurreikusten duen gehienezko eperaino zabaltzeko. Guzti hau legeek aurreikusitako kasuetan Ebroko Ur Konfederazioak Ingurumen baimen integratua aldatzeko prozedurari ekiteko eskatzen ahalko dio organo autonomikoa (uztailaren 1eko 16/2002 Legeko 26. artikulua eta uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 104. artikulua). Halaber, hondakin urak isurtzeko ezarririko baldintzak behin eta berriro bete ezik, isurtzeko baimena kentzeko arrazoia izanen da, Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 263. eta 264. artikuluetan ezarririko prozedurarekin bat.

7. Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat.

8. Hondakin Toxiko eta Arriskugarrien Ekoizle Txikien Erregistroan ematen zaio izena, PP/1943/NA/2008 zenbakiarekin. Hondakin arriskugarriak sortzen dituen jarduera A920, Hiri hondakinen tratamendua, Hondakin toxiko eta arriskugarriei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamenduko I. eranskineko 6. taularen arabera. Erregelamendu hori uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Sortzen ahal dituen hondakin arriskugarriak Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean ageri dira. Hondakin arriskugarrien sorreran egiten ahal diren aldaketak jakinarazi beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatu III. eranskin horretan sartzeko.

9. Arriskugarriak ez diren hondakinen kudeatzaileen Erregistroan ematen zaio izena, GNP/78/NA/2008 zenbakiarekin. Kudeatzen ahalko diren arriskugarriak ez diren hondakinak Ingurumen baimen integratu honen IV. eranskinean ageri dira. Hondakinen barne kudeaketan egiten diren aldaketak jakinarazi beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatu IV. eranskin horretan sartzeko.

10. Arriskugarriak ez diren hondakinen zabortegia egokitzeko plana onestea, titularrak 2001eko abenduaren 4an aurkeztu baitzuen eta, halaber, baimena ematea haren funtzionamendua segitzeko, Hondakinen suntsipena zabortegietako isurketen bidez erregulatzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Zabortegia B3 kategorian sartzen da: udal hondakin mixtoen zabortegiak, hondakin biodegradagarriak eta hondakin ez-organikoak biltzen dituztenak.

11. 2007ko urriaren 31 baino lehenago, titularrak irekitzeko baimena eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan eta foru agindu honen II. eranskinean ezartzen diren baldintzetan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

12. Departamentu honek araudi sektorial aplikagarriaren ondorioz baimen honen xede den jarduera edo instalazioari emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe uztea, betiere foru agindu honetan haiei buruz espresuki egindako adierazpena badago.

13. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

14. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-erre- kurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

15. Ebazpen honen berri ematea Mank Sakana Mankomunitateari, Arbizuko Udalari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Ebroko Ur Konfederazioari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari.

Iruñean, 2008ko apirilaren 30ean.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. solairua, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0807393