69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

210/2008 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, martxoaren 13ko 118/2008 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen hark Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxeek egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onetsi zituen, 2008-2009 ikasturterako.

Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko buruak txostena aurkeztu du. Bertan, martxoaren 13ko 118/2008 Ebazpenaren eranskineko 1.2 puntuan atzemandako akatsa zuzentzea proposatu du; izan ere, Nafarroako Foru Komunitatearen egutegi ofizialean zenbait jaiegun falta direla atzeman da. Ebazpen haren bidez, egutegia eta ordutegia prestatzeko jarraibideak onetsi ziren, eta horiek 28/2007 Foru Dekretuak horri buruz ezarritakoa garatzeko balio dute, betiere 2008-2009 ikasturteari begira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Martxoaren 13ko 118/2008 Ebazpenaren eranskineko 1.2 puntuan ageri den Nafarroako egutegi ofizialeko jaiegunak zuzentzea, eta hauek azaltzea: azaroaren 1a; abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a; urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 19a; apirilaren 9a, 10a eta 13a; maiatzaren 1a; uztailaren 25a; eta udalak herriko zaindaria dela-eta ezartzen duen jaieguna.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura eta Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 30ean.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0807148