69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

887/2008 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena Abartzuzako udal mugapeko arrautzatarako oiloak ustiatzeko jarduerarako. SAT 582-Morras Aguinagak sustatu du.

Instalazio hori Kutsaduraren aurkako aurreneurri eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen I. eranskineko 9.3.a) atalean sarturik dago, "Oilategiko hegaztegien edo zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, arrautzatarako oiloendako 40.000 postu baino gehiago dauzkatenak" izenekoa; beraz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago. Araubide hori uztailaren 18ko 27/2006 Legearen bidez aldatu zen. Lege horren bidez ingurumen arloan informazioa eskuratu, herritarrek parte hartu eta justizia lortzeko eskubideak arautu ziren.

Halaber, instalazio hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2B eranskineko 9.1 a) epigrafean dago jasota, "Hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiborako instalazioak, arrautzatarako oiloendako 40.000 postu baino gehiago dauzkatenak" izenekoan, eta beraz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legean xedaturikoarekin bat tramitatu da espedientea, eta halaxe eman zaio adostasun txostena. Ingurumen baimen integratua emateko prozesuan sartu dira martxoaren 8ko 6/2001 Legean aurreikusi diren ingurumen ebaluazioaren arloko jarduketak. Lege horren bidez ingurumen eraginaren ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatu zen.

Egin den tramitazio administratiboaren laburpena ebazpen honen IV. eranskinean dago. Ez da proiektuari buruzko alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean.

Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen baimen integratua ematen duena arrautzatarako oiloak ustiatzeko jarduerarako, Abartzuzako udal mugapeko 2. poligonoko 843, 618, 626 eta 627. lurzatietan. SAT 582-Morras Aguinagak sustatu du.

2. Lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea aipatu instalaziorako, 35/2002 Foru Legean, abenduaren 20koan, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzkoan ezarritakoari jarraikiz.

3. Jarduera Ingurumen baimen integratua eskatzeko oinarrizko proiektuan eta 430/06 (AAI) espediente administratiboko agiri osagarrietan aipatzen diren baldintzei jarraituz garatzea, betiere ebazpen honen II. eta III. eranskinetan aipatzen diren neurriak betez.

4. Ingurumen arloko baimen honek zortzi urteko indarraldia du. Iraungi baino gutxienez ere hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 30. artikuluko administrazio prozedurarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

5. Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 11. artikuluan xedaturikoarekin bat.

6. 2008ko uztailaren 31 baino lehenago, titularrak irekitzeko baimena eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan eta ebazpen honen II. eta III. eranskinetan ezartzen diren baldintzetan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

7. Departamentuak araudi sektorial aplikagarriaren ondorioz baimenaren xede den jarduera edo instalaziorako emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe uztea, betiere ebazpen honetan haiei buruz espresuki egindako adierazpenik badago.

8. Instalazioak Nafarroako Hondakin Arriskugarrien Sortzaile Txikien Erregistroan duen inskripzioa bere horretan uztea PP/364/NA/2004 zenbakiarekin, 312/1993 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Hondakin arriskugarriak sortzen dituen jarduera A102 (3) da (hegazti ustiategia), Hondakin toxiko eta arriskugarriei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamenduaren I. eranskineko 6. taularen arabera. Erregelamendu hori uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Sortzen ahal dituen hondakin arriskugarriak Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean ageri dira.

9. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

10. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-erre- kurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

11. Foru agindu hau jakinaraztea SAT 582-Morras Aguinagari, Abartzuzako Udalari, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 30ean.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. solairua, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0807395