69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1040/2008 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Otorrinolaringologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 9ko 21/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Otorrinolaringologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu 1 oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 1ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 13ko 359/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Otorrinolaringologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

BULNES PLANO, MARíA DOLORES

TRELLES VARGAS, HILTON

Baztertuak:

MOZOTA NUÑEZ, MARíA LUISA (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) Destinoan lanpostuaren jabe izanik, zerbitzualdia osatu gabe izatea.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Jesús Calvo Guitian, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoa.

Ordezko mahaiburua: Ignacio Yurrs Arruga, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoa.

Mahaikidea: Nicolás Pérez Fernández, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Manuel Manrique Rodríguez, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Daniel Abad Castell-Ruiz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Lourdes Munilla Moneo, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: osé Javier Medina Sola, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Paloma Rodríguez García, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José Joaquín Jaurrieta Díaz de Cerio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

Ordezko idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

3. Adieraztea oposizioaldiko lehenbiziko ariketa ekainaren 11n, 16:30ean, eginen dela, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea kalea, 3, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0807756