69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1039/2008 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Errehabilitazio arloko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazio arloko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 11ko 631/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Errehabilitazio arloko barrutiko fakultatibo espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

ABAD MARCO, ANA ISABEL

ARRIZABALAGA SARRIA, MARíA NORA

GAMBARTE VALENCIA, M. ISABEL

LIZARRAGA ERREA, M. TERESA

ROTINEN DIAZ, JAN PAUL

SAINZ DE MURIETA GARCIA DE GALDEANO, ENRIQUE

SANTAMARIA TORROBA, AMPARO

Baztertuak: inor ez.

-Igoera txanda

Onartuak:

MARTINEZ-ZUBIRI IRISARRI, ANA MARíA

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiaren 1.1 arauan aipatzen diren lanpostuen kopurua, destinoak eta plantilla zenbakiak hauek dira:

Lanpostu kopurua: 2

Destinoak:

-1 Bideko Ama Birjina Ospitalean. Plantilla zenbakia: 067116.

-1 Ubarmin Klinikan. Plantilla zenbakia: 68877.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera igoera txandatik hasiko da kontatzen.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Fernando Boneta Beorlegui, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: María Luisa Hermoso de Mendoza Merino, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Mahaikidea: Isabel María Sañudo Martín, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Ignacio Salinas Sánchez, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Juan Santos Moros García, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Teresa Cisneros Lanuza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Santiago Martínez Gorostiaga, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Aurelia Mena Mur, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

4. Adieraztea oposizioaldiko bi ariketak 2008ko ekainaren 10ean, 16:00etan, eginen direla, Bideko Ama Birjina Ospitaleko batzar gelan (Irunlarrea kalea, Iruña).

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0807754