69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1001/2008 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana. Horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 11ko 625/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Neurologia arloko barrutiko sendagile espezialista izateko 2 lanpostu huts oposizio lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

AJURIA FORONDA, IRACHE

ATIENZA AYALA, SAIDA VIRGINIA

AYMERICH SOLER, NURIA

ECHAVARRI ZALBA, M. CARMEN

HERRERA ISASI, M.ª CONCEPCION

LARUMBE ILUNDAIN, M.ª ROSA

MAISTERRA SANTOS, OLGA

MARTIN BUJANDA, MARIA

MENDIOROZ IRIARTE, M.ª TERESA

OTANO MARTINEZ, MARIA ANGELES

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiaren 1.1 arauan aipatzen diren lanpostuen kopurua, destinoak eta plantilla zenbakiak hauek dira:

Lanpostu kopurua: 2.

Destinoak:

-1 Bideko Ama Birjina Ospitalean. Plantilla zenbakia: 065088.

-1 Tuterako Osasun Barrutian. Plantilla zenbakia: 068759.

Lanpostu hutsak betetzeko hurrenkera txanda irekitik hasiko da kontatzen.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Fernando Boneta Beorlegui jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea.

Mahaikidea: Eduardo Martínez Vila jauna, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Rosario Luquín Piudo andrea, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: Fernando Jarauta Salvador jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: José Antonio Villanueva Eusa jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Jaime Gállego Culleré jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Gerardo Soriano Hernández jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

Ordezko idazkaria: José María Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

4. Oposizioaldiko bi ariketak 2008ko ekainaren 5ean eginen direla adieraztea, 15:00etan, Nafarroako Ospitaleko Irakaskuntza Gelan (Irunlarrea, 3, Iruña).

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0807580