69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

IRAGARKIA

Tuterako Udalak, 2008ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ri baimena ematea, ondoko herrilurrak zeharkatzeko eta okupatzeko:

42. poligonoa, 60, 76 eta 77. lurzatiak.

Aireko linea elektriko bat, 66 Kv-koa, sendotu beharrez, Murchanten egindako eguzki baratze batean ekoizten den argindarra ateratzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabortz egun naturalean, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) aztertzen ahalko dira agiriak.

Tuteran, 2008ko maiatzaren 7an.-Zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0807416