69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1000/2008 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Hematologia-Hemoterapiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts 1 oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 9ko 20/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Hematologia-Hemoterapiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 1ean.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 13ko 358/2008 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Hematologia-Hemoterapiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:

-Txanda irekia

Onartuak:

EZPELETA IRAIZOZ, ITZIAR

OLAVARRIA LOPEZ-AROSTEGUI, EDUARDO

PANIZO SANTOS, CARLOS

SALA PERICAS, FRANCISCO

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Javier Sada Goñi jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: María Jesús Calvo Guitian andrea, Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoa.

Mahaikidea: M.ª Pilar Rabasa Baraibar andrea, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Francisco Gómez Casal jauna, espezialitateko batzorde nazionalak izendatua.

Mahaikidea: M.ª Josefa Uriz Pascual andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: M.ª Patrocinio Chueca Rodríguez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: Teresa Orue Lecue andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: Francisco Oyarzábal Irigoyen jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Idazkaria: José María Ayerra Lazcano jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.

Ordezko idazkaria: José Joaquín Jaurrieta Díaz de Cerio jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa ekainaren 12an eginen dela adieraztea, 10:00ean, Zerbitzu Zentraletako Batzar Gelan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0807583