69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUES (EGUESIBAR)

Eguesko industrialdeko plan partzialeko 2. banaketa eremuko 1. sektoreko I. 14 irlaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2008ko otsailaren 7an egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Eguesko industrialdeko plan partzialeko Ar-2 banaketa eremuko 1. sektoreko I-14 irlaren xehetasun azterlana, Inmobiliaria Ederkin, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Eguesen (Eguesibar), 2008ko maiatzaren 28an.-Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0808417