69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERTIZARANA

Narbarteko UAL 12 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua.

Bertizaranako Udaleko alkateak, 2008ko maiatzaren 27an emandako ebazpenaren bitartez, hasiera batean onestea erabaki du Bertizaranako Udal Planeko UAL 12 unitatea (Narbarteko 2. poligonoko 159. lurzatia) borondatez birzatitzeko proiektua, espedientean jasota dauden txostenetan adierazitako determinazioen arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 151. artikuluan lege testu beraren 74 eta 76. artikuluei dagokienez ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Bertizaranan, 2008ko maiatzaren 27an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0808358