69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERTIZARANA

Kudeaketako hirigintzako hitzarmena. Behin betiko onespena.

Bertizaranako Udalak, 2008ko maiatzaren 9ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, UA-N7 unitateko jabeekin izenpetua, Udalari lagatzeko hirigintzako aprobetxamenduaren %10i dagozkion 409,7 aprobetxamendu unitateetarik 139,71 unitate dirutan emateko bidea ezartzen duena.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Bertizaranan, 2008ko maiatzaren 14an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0808138