69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

52/2008 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, hautatzeko beste epe bat ezartzen duena, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritako sistema berriaren aplikazioa dela-eta.

ZIOEN AZALPENA

2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legeak, bigarren xedapen gehigarrian, baimena ematen dio Nafarroako Gobernuari hautapenerako beste epe bat ezartzeko, jardunean edo alta egoerari parekatutako beste egoeraren batean dauden funtzionarioek, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritako eskubide pasiboen aplikaziorako sistema berria aukeratzeko bidea izan dezaten, nahiz eta garai batean martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritakoa baino lehenago zegoen eskubide pasiboen sisteman jarraitzea hautatu, betiere sektore pribatuan Gizarte Segurantzari kotizatutako epeak baldin badituzte.

Bigarren xedapen gehigarri horretan adierazitakoa betetzeko, bidezko da foru dekretu hau onestea, honen bidez arautzen baita aipatutako hautapen eskubide berri horretaz baliatzeko prozedura, betiere Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritako sistema berriaren aplikazioa dela-eta.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta zortziko maiatzaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

Foru dekretu honen xedea da hautapenerako beste epe bat ezartzea, jardunean edo alta egoerari parekatutako beste egoeraren batean dauden funtzionarioek martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritako eskubide pasiboen aplikaziorako sistema berria aukeratzeko bidea izan dezaten, nahiz eta garai batean martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritakoa baino lehenago zegoen eskubide pasiboen sisteman jarraitzea hautatu, betiere sektore pribatuan Gizarte Segurantzari kotizatutako epeoak baldin badituzte.

2. artikulua. Martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritako eskubide pasiboen sistema berria aplikatzearen aldeko hautapena.

Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioak, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritako eskubide pasiboen sistema baino lehenagokoan sartuak zirenak, baldin eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian nahiz behin-behineko eginkizun-gabetzean badaude eta sektore pribatuan Gizarte Segurantzari kotizatutako espeak baldin badituzte, zilegi dute berriro ere, eta behin bakarrik, foru lege horretan ezarritako eskubide pasiboen sistema berria aplika dakiela hautatzea.

3. artikulua. Hautapenaz baliatzeko epea eta modua.

1. Aurreko artikuluan aipatzen den hautapenaz baliatzeko bi hilabeteko epea dute, foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Horretarako, interesdunek eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan (zerrenda 2008ko 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, foru dekretu honen eranskin gisa sartutako ereduaren arabera. Eskabide horri lan bizitzaren egiaztagiria gehitu beharko zaio, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatua.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

4. artikulua. Eskaeren gaineko ebazpena.

Hautapena adierazirik, Nafarroako Gobernuak Erabaki bidez martxoaren 5eko 10/2003 Foru Lege horretan ezarritako eskubide pasiboen sistema berrian sartuko ditu eskakizunak betetzen dituzten langileak.

5. artikulua. Kotizazioen erregularizazioa.

1. Nafarroako Admnistrazio Publikoek erregularizatu eginen dute, 2003ko apirilaren 1erainoko atzerako eraginez, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean araututako eskubide pasiboen sistemaren aplikazio esparruan behin betikoz sartutako funtzionarioen kotizazioak, eta horretarako bakoitzari dagokion likidazioa eginen zaio.

2. Martxoaren 5eko 20/2003 Foru Legea baino lehenagoko eskubide pasiboen sistemaren arauen arabera ordaindutako eta nomina bidez deskontatutako kuoten eta foru lege horretan ezarritako arauen arabera ordaindu beharko ziratekeenen artean, bakoitzari eginen zaion likidazioan agertuko baitira, dagokien funtzionarioek ordaindu egin beharko dituzte, Administrazio Publikoak nominan eginen duen deskontu bidez, hogeita lau hilabeteko epean, martxoaren 5eko 10/200e Foru Legean ezarritako eskubide pasiboen sistema berriak ukitutako langileen integrazioari buruz Nafarroako Gobernuak Erabakia hartu eta hurrengo hilabetearen 1etik aurrera.

3. Kasu horretan dagoen funtzionarioren batek Administrazio Publikoan zerbitzuak emateari uzten badio, behartua da ordaintzeko leuzkakeen diru-kopuruak ordainketa bakarrean kitatzera.

4. Halaber, ordaintzera behartua dagoen funtzionarioren bat zor dituen diru-kopuruak kitatu baino lehen hiltzen bada, jaraunsleak egonen dira behartuak ordaintzera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.-Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditu dira foru dekretu honetan ezarritakoaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Garatzeko eta gauzatzeko gaikuntza.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 19an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

ERANSKIN BAKARRA

Eskabide eredua

Izena: ..................................., N.A.N.: ......................, helbidea (herria, kalea, zenbakia, solairua) P.K.: ..........................................., telefonoa: ..............

Honako hau azaltzen dut:

Funtzionarioa dela .............................(e)an (1).

Egoera honetan nagoela (2).

................. lanpostuan dihardudala, ....... maila/taldean, ondoko atxikipen organikoa dudala:

2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Legeko hogeita bigarren xedapen gehigarrian eskatzen diren beharkizunak betetzen ditudala.

Eskabide horri lan bizitzaren egiaztagiria gehitzen diodala, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatua.

Horiek horrela,

Eskatzen dut:

Eskabidea behar den epean eta moduan aurkezturik, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritako sistema berrian sar dezatela funtzionario gisa, bertan eta aplikatzekoak diren gainerako lege eta erregelamenduetan aipatzen diren baldintzen arabera.

Iruñean, 2008ko .............aren ............(e)an.

(Sinadura)

(1) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, Nafarroako Toki Entitatea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioren edo Toki Entitatearen mendeko erakunde publikoa.

(2) Jardunean, zerbitzu berezietan, eszedentzia berezin, behin-behineko eginkizun-gabetzean.

Iragarkiaren kodea: F0807903