69. ALDIZKARIA - 2008ko ekainaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

50/2008 FORU DEKRETUA, maiatzaren 12koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretua aldatzen duena.

Irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren bitartez Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, ataleko maila bitarteko organo guztiak biltzen dituena, bakoitzaren atxikipen eta eginkizunekin batera.

Foru dekretu honen helburua Giza Baliabideen Zerbitzuak zituen eginkizun batzuk berrantolatzea eta bultzatzea da. Horretarako, zerbitzu horren menpe zegoen unitatate bat nominen eta aurrekontu-kontrolaren arloko eskumenak izanen dituen zerbitzu berri bati atxikiko zaio. Zerbitzu berri horri atxikiko zaio, orobat, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiko beste zerbitzu bateko atal bat.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko maiatzaren 12ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 52. artikulua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

"52. artikulua. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiaren egituran zerbitzu hauek daude:

a) Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua.

b) Giza Baliabideen Zerbitzua.

c) Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua.

d) Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzua.

e) Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzua.

2. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 54. artikulua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

"54. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren eginkizunak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak langileen arloan esleituak dituen eskurantzak gauzatu, koordinatu eta kontrolatzea.

-Hezkuntza Departamentuari dagozkion langileria arloko espedienteak izapidatzea.

-Izendapen, lanpostu hartze, destino, kargu-uzte eta langileen gainerako inguruabarrak izapidatzea, bai eta departamentuko langileen araubide juridikoari dagozkion gaiak ere.

-Departamentuko plantilla organikoa, lan eskaintza publikoa eta I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatzea, departamentuan eskumena duten gainerako organoekin batera.

-Departamentuko organo eskudunak ikastetxeetan zehazten dituen plantillak kudeatu eta administratzea.

-Sindikatuekin langileen arloko akordioak sinatzeko proiektuei buruzko azterketak eta txostenak egitea.

-Informazioa kudeatzeko sistema integratuak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak proposatu eta bultzatzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

-Langileen arloko arauzko xedapenen eta administrazio ebazpenen aurreproiektuak egin eta proposatzea, baita lizentzia eta baimenei buruzko lana ere.

-Langileen bateraezintasun araubidea aplikatzea.

-Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

-Lan absentismoa ikuskatzeko urteko plana prestatzea, baja/alta agirien jarraipena eta kontrola egitea eta, behar den erakundeak proposamena egin ondoan, bajan dauden langileen etxera bisitak egitea.

-Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruz indarra duen araudian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikuluan eta Aurrea Hartzeko Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko III. Kapituluan aurreikusitakoak.

-Prebentziozko jarduketaren planak eta programak diseinatu, aplikatu eta koordinatzea.

-Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arrisku faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

-Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan, eta horien eraginkortasuna begiratzea.

-Langileentzako informazioa eta prestakuntza, laneko arriskuei aurrea hartzearen arloan.

-Lanak sortutako arriskuei dagokienez, langileen osasuna begiratzea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak."

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 55. artikulua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

"55. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren egitura.

1. Giza Baliabideen Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Langileriaren Araubide Judidikoaren Atala.

b) Langileriaren Kudeaketarako Atala.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala.

2. Atal honetako burutzak prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko dira.

4. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 58. artikulua kentzen da.

5. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren IV. kapituluaren 4. atalaren izena aldatzen da, hemendik aurrera "Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua" izanen baita.

6. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 60. artikulua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

"60. artikulua. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-Ikastetxe publikoei eguneroko funtzionamendurako kredituak ematea eta horiek kudeatzea, eta behar bezala aplikatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.

-Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien diru-laguntza arautuak kudeatzea.

-Toki entitateei beren mendean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako diru-laguntzak ematea proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako diru-laguntzak.

-Ikastetxeak eratzeko, abian hasteko, aldatzeko eta ixteko baimen espedienteen gaineko txostena egitea, tramitatzea eta proposatzea.

-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren edo Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiaren mendeko ikastetxeak erabiltzeko bidezkoak diren baimenak kudeatu eta proposatzea.

-Ikasketa beka eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

-Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak egitea, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren lankidetzaz.

-Ikastetxeetako eskolaz kanpoko jarduerei dagozkien deialdiak prestatzea eta haiek erabakitzeko proposamena egitea.

-Ikasleen eta ikasleen gurasoen Elkarte eta Federazioetarako laguntzen deialdiak kudeatu eta proposatzea.

-Aurretik esandako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak."

7. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 61. artikulua aldatzen da. Honela idatzita geldituko da:

"61. artikulua. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren egitura.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak atal hauek ditu:

a) Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atala.

b) Ikasketetarako Laguntzen Atala."

8. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren IV. kapituluari 5. atala eransten zaio, "Nominen eta Aurrekontu-Kudeaketaren Atala" izenekoa. Horrekin batera, 64. artikuluaren testua dekretutik kentzen da eta kapitulu horretako 5. atala, hemendik aurrera, 6. atala izanen da. Horrenbestez, V. atalak lau artikulu izanen ditu, honako hauek:

"64. artikulua. Nominen eta Aurrekontu-Kontrolaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Nominen eta Aurrekontu-Kontrolaren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatze eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

-Langileen nominak eta Gizarte Segurantzan egindako kotizazioen likidazioak egitea.

-Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

-Langileria gastuen aurrekontu-kontrola eta segimendua.

-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

64. artikulua. bis. Nominen eta Aurrekontu-Kontrolaren Zerbitzuaren egitura.

1. Nominen eta Aurrekontu-Kontrolaren Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Azterlan Ekonomikoen Atala.

b) Nomina eta Gizarte Aseguruen Atala.

2. Nomina eta Gizarte Aseguruen Atal honetako burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

64. artikulua. ter. Azterlan Ekonomikoen Atalaren eginkizunak.

Azterlan Ekonomikoen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

-Langileria gastuen aurrekontu-kontrola eta segimendua.

-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

64. artikulua. quater. Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalaren eginkizunak.

Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-Departamentuko langileen nominak egitea eta langileen Gizarte Segurantza kudeatzea.

-Ikastetxe pribatu itunduetako langileen nominak egitea, Gizarte Segurantzako kuotak kontrolatu eta ordaintzea eta ordezko langileen ordainketa kudeatzea (ordainketa delegatua denean).

-Hartzekoak ordaintzeko espedienteak izapidatzea.

-Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteak izapidatzea.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan esleitzen zaizkion gainerako eginkizunak.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.-Izendapena.

Berretsi egiten da, egin zen baldintza beretan, Ikastetxeen, Ikasketetarako Laguntzen eta Azterlan Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariaren izendapena, hemendik aitzina zerbitzuaren izena Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzua izanen baita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari aurrekontuan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan, foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko.

Bigarrena.-Arauak garatzeko ahalmena.

Hezkuntza kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Hirugarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2008ko maiatzaren 12an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0807512