62. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

201/2008 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, eskualdean indar gehiago eskatu baita, Altsasu eta Olaztiko udal mugapeetan "Altsasu-Olazti 30 kV-ko linearen eroalea aldatzeko" proiektuarentzako. Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak sustatu du.

Jarduera hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota, eta horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

2007ko abenduaren 13an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Proiektu honen bidez "Altsasu-Olazti" 30 kV-ko linearen eroalea aldatuko da 00.08 euskarritik 00.42 euskarrira, 760 metroko luzeran eta trazadura aldatu gabe.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Espedientean dauden txostenak ikusita, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Iberdrola D.E.S.A.U. enpresari, aldean indar gehiago eskatu baita, Altsasu eta Olaztiko udal mugapeetan "Altsasu-Olazti 30 kV-ko linearen eroalea aldatzeko" proiektuarentzako. Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak sustatu du.

2. Baimena baldintza eta neurri zuzentzaile hauek betetzearen menpe ematen da:

-Euskarriren bat aldatzeko beharra badago, Ingurumen ukipenetarako baimen berria eskatu beharko da.

-Obrak egin bitartean ez da sarbide berririk eginen. Beraz, egun dauden bideak erabili beharko dira.

-Lanak bukatutakoan ingurua ongi garbitu beharko da. Proiektuaren eragin eremua obrako materialen hondarrik gabe utzi beharko da eta sobratzen diren materialak zabortegi batera edo hondakindegi baimendu batera eramanen dira.

3. Baimenak, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), baldintza hauekin:

-Egin nahi den jarduerak uki ditzakeen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Altsasuko Udalari eta Olaztiko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 21ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0806437