II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, norbere, gizarte eta laneko prestakuntzaren lagungarri diren diru prestazioetarako. 2008. urtea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2008/04/24an emandako 7/BD ebazpenaren bitartez, deialdi publikoa onetsi zuen, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko, 2008. urtean, norbere, gizarte eta laneko prestakuntzaren lagungarri diren diru-prestazioetarako.
Oinarrien xedea: Aipatutakoa.
Esleitzeko era: Deialdi publikoa.
Gehienez aurreikusitako zenbatekoa, urtean: 50.000,00 euro.
Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean -Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7 eta 9)- eta Zapateria kaleko, 40-3.ean.
Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Gizarteratzeko eta Lanera bideratzeko Iruñeko Udaleko Programan, eskatutako agiriak aurkeztuz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen den egunetik 2008ko abenduaren 5era bitarte.
Iruñean, 2008ko apirilaren 29an.-Gizarte Ongizate eta Kirol zinegotzi delegatua, Javier Lorente Pérez.
Iragarkiaren kodea: L0806987