II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
LODOSA
2008ko aurrekontua
Udalak, 2008ko apirilaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2008ko aurrekontu orokorra. Jendaurrean egonen da udal idazkaritzan hogei egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Halaber, hura betearazteko oinarri batzuk ere baditu. Bere baitan hartzen ditu entitatearen aurrekontuak eta "Lodosako Zaharren Egoitzako Patronatua" udal erakunde autonomoarenak. Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betikoz onetsita geldituko da.
Lodosan, 2008ko apirilaren 25ean.-Alkatea, Jesús María García Antón.
Iragarkiaren kodea: L0806600