II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
VILLAFRANCA
Oihan enkantea
Villafrancako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:
Lote bakarra.-Soto Bajo alderdia, 1.890 makalek osatua; bolumena: 1.246,24 metro kubiko zur.
Hasierako prezioa: 56.168,22 euro.
Behin-behineko fidantza: 1.123,36 euro.
Bigaren lotea.-Soto Isla alderdia, 2.824 makalek osatua; bolumena: 1.533,24 metro kubiko zur.
Hasierako prezioa: 72.322,74 euro.
Behin-behineko fidantza: 1.446,45 euro.
Baldintza-agiria: Interesdunen eskura dago bai Villafrancako Udaletxean bai www.villafranca.es web orrian.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Villafrancako Udaletxean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 12:00ak arte.
Proposamenak noiz ireki: eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean, 13:00etan.
Villafrancan, 2008ko apirilaren 29an.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L0806748