59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Herrilurretako lurzatiaren desafektazioa

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2008ko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Bagola alderdian dagoen berrogeita hamar erreguko herrilurraren desafektazioa, Orbaizetako Arma Olan dauden bertze lur batzuekin trukatzeko; hori guztia uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan eskatzen den gehiengoa zuela.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ariben, 2008ko otsailaren 28an.-Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0806230