59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Buztintxuriko U.I.II.ko P-A poligonoa birzatitzeko proiektua. Aldaketa eta akatsen zuzenketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko martxoaren 4an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 04-MAR-08 (13/UV)

JOB/18-12-2007 erabakiaren bitartez hasiera batez onetsi zen Buztintxuriko U.I.II.ko P-A poligonoa birzatitzeko proiektuaren aldaketari eta akatsen zuzenketari buruzko dokumentua. Onespen hura 2008ko 10. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, urtarrilaren 23an eta jendaurreko epean ez da alegaziorik bakar bat ere jaso.

Horrenbestez, honako hau erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Buztintxuriko U.I.II.ko P-A poligonoa birzatitzeko proiektuaren aldaketari eta akatsen zuzenketari buruzko espedientea. Proiektuaren testu bategina 2001eko abenduaren 17an onetsi zen eta oraingo espedientearen helburua da haren idazketan honako hauei buruz egindako akatsak zuzentzea: etxebizitza galtzeagatik kalte-ordainak eta titularrak, oker egindako ordainketak erregularizatzea, eta, etxez aldatzeko planak ukitutakoendako ordenantza bidez finkatu diren laguntzak tramitatzeari begira, Isabel Echeverría Hernández andrearen alde 8.559,86 euroko kalte-ordaina aitortzea, guztira eta aldaera gastuak barne.

2. Erabaki hau espedienteak ukituriko guztiei igortzea, Hirigintza Gerentziako Zerbitzu juridikoek 07/08/06an luzaturiko txosten horretan adierazten baitira, lehenago jaso dituzten kopuruak ukituak suertatu direlako eta, hortaz, honako espediente honen ondorioz erregularizatu beharko direlako.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta ukitutakoei, Nafarroako Gobernuari eta Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko martxoaren 11n.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0806116