59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ELIZAGORRIA

Katastroan aldaketa egiteko espedientea

Aditzera ematen zaie interesaturik egon daitezkeen guztiei Udal honetan tramitatzen ari dela katastroa zuzentzeko espedientea, Elizagorriko 1. poligonoko 391. lurzatia banatu beharrez.

Argitara ematen da ediktu hau, espedientea Ismael Cirauqui Fernándezen jaraunspen jasogabeari edo ondorengo ezezagunei eta interesdun izan daitezkeen guztiei erakustearren, hamabortz eguneko epean alegazioak egin eta bidezkoak iruditzen zaizkien dokumentu eta frogagiriak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2008ko apirilaren 23an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L0806392