59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2008ko apirilaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Lizarrako enpresa parkeko plan partzialeko S-5 sektoreko 6.1 eta 6.2 lurzatien xehetasun azterlana, Lizarrako Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Lizarran, 2008ko apirilaren 22an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0806315