59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

Bide publikoaren kalifikazio juridikoaren aldaketa

Corellako Udalak, 2008ko apirilaren 17ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 3. poligonoko 642. lurzatiaren puska baten kalifikazio juridikoa aldatzea, Corellako Udalaren ondareko ondasuna gabe, erabilera publikoko ondasuna (bidea) izan dadin.

Aditzera ematen da herritarrek eta interesdunek hilabeteko epea izan dezaten espedientea aztertzeko, udal bulegoetan egonen baita haien eskura, eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezteko.

Corellan, 2008ko apirilaren 24an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0806543