59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZA

Zangozako Udalaren 2008ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2008ko otsailaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalaren 2008ko aurrekontuan aldaketa egiteko 1. espedientea.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Zangozan, 2008ko apirilaren 25ean.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0806535