59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1197/2008 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako laguntzaile tekniko izateko 7 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 11ko 489/2008 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan Errepideetako laguntzaile tekniko izateko 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia 2008ko martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 34. zenbakian.

Berehala argitara emanen den Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 861/2008 Ebazpenaren bitartez, akats bat dagoela oharturik, zuzendu egin da lehiaketako lanpostu baten zenbakia, oker jaso baitzen.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezko da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaintzaile izateko 7 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Francisco Javier Goldáraz Prados, mahaikide titular gisa, eta Javier Lumbier Irisarri ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ANSO LEOZ, JOSE ANTONIO

MANSO MARTINEZ, ENRIQUE

MICHAUS OLAECHEA, FEDERICO

OSES PRIMO, RAFAEL PABLO

ZALDIVAR ANACABE, AITZIBER

Baztertuak:

3.1.c) arauan eskatutako baldintza ez betetzeagatik:

VILLAR BECARES, FERNANDO

Iragarkiaren kodea: F0806745