59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Adoración López Jurío, Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko Euskararen gaineko Azterlanetarako Ataleko burua kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena askatasunez indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Adoración López Jurío, Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko Euskararen gaineko Azterlanetarako Ataleko buruA, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari, Giza Baliabideen Kontrol Administratiboaren Bulegoari eta Gizarte Aseguruen Bulegoari, Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 28an.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0806842