59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LIZARRA

Alkatetzaren dekretua

Lizarrako alkate udalburuak, 2008ko apirilaren 18an, 254/2008 ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan harturik aurtengo apirilaren 18tik 20ra (biak barne) Lizarrako udal mugapetik kanpora izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikulua, ezartzen duena alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, alkatea herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Ikusirik ere, Alkatetzaren uztailaren 4ko 422/2007 zenbakiko ebazpena (98. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abuztuaren 10ean), zeinen bidez Julián Zudaire Echávarri jauna herri honetako lehen alkateorde izendatu baitzen.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluko lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela dagokion alkateordeak bereganatu ordezkaritza espres ematen ez bazaio; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakian biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikioaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak -lege bereko 47.2 artikuluaren bidez- ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

Lehenbizikoa.-Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Julián Zudaire Echávarri jaunaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2008ko apirilaren 18tik 20ra arte udal mugapetik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena.-Delako ordezkapen horrek iraupen mugatua izanen du, eta 2008ko apirilaren 21ean bukatuko da, itzultzen naizenean.

Hirugarrena.-Honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Lizarrako Udaletxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoa bete dadin.

Laugarrena.-Honako ebazpen hau interesdunari igortzea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen duela nik emandako eskuordetzak erabiltzeari uko egin; hori guztia lege beraren 43. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioz.

Bosgarrena.-Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bileran".

Aditzera ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatutakoa bete dadin, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta ohartarazten zaio ezen, ekintza hau irmo izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau argitaratu ondoko hilabetean.

Lizarran, 2008ko apirilaren 18an.-Alkate udalburua, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0806187