59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARROITZ

Izendapen proposamena

Arroizko Udaleko albiente-zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Oscar Arbeo López izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 7.2. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2007ko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 23an.

Arroitzen, 2008ko apirilaren 21ean.-Alkatea, Rubén Osés Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0806210