59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARAS

Udalkideen ordainsariak. Onespena

Arasko Udalak, 2008ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

Lehenbizikoa.-Udalbatzako kideen kalte-ordain eta bilkura-sarien araubidea aldatzea. Erabaki honek indarra hartuko du eta atzerako eragina izanen du 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrena.-Ordainsari hauek onestea Udalbatzako kideentzat, osoko bilkuretan parte hartzeagatik: 158 euro, saio bakoitzeko, eta gehienez ere 948 euro urtean.

Hirugarrena.-Alkateari 4.730 euro ordaintzea urtean, bere karguetan aritzeagatik sortutako gastuen ordain gisa.

Laugarrena.-Udalbatzako kideek kalte-ordainak hartzeko eskubidea izanen dute, karguan aritzeagatik sortutako gastuaren ordainetan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera. Betiere, behar bezala frogatu beharko dute gastua.

Borzgarrena.-Aurreko zenbakietan aipatu diru kopuruak urtero eguneratuko dira, abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz; izan ere, lege horretan ezarri dira Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza funtsaren zenbatekoa eta hura banatzeko modua, 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.

Seigarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratzea.

Arasen, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L0806275