59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AURITZ

Ordenantza. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2007ko abenduaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Auritzen, 2008ko apirilaren 17an. Alkatea, José Irigaray Gil.

V. epigrafea.-Azken paragrafoa:

"Hirigintzako kontsultak: hirigintzako kontsultengatik Udalak kontratatutako teknikariek luzatutako txostenen kostu erreala.

Tramitazioaren kostu errealaren barnean sartuko dira Udalak kontratatutako kanpoko teknikariek luzatutako txostenen kostu erreala eta antzeko beste zenbateko bat, kontsultak sortutako gastu administratiboengatik.

Obra lizentzien eskaerak, obra horiek egiten ez badira edo ondoko obra lizentzien barnean sartzen badira, hirigintzako kontsultatzat joko dira".

Iragarkiaren kodea: L0806216