59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

188/2008 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Corellako "El Ontinar" aldean eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko espedientea jendaurrean jartzen duena. Vadesolar, S.L.k sustatu du.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota, eta horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Ikusirik Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta proiektuaren ezaugarriak, 4/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Corellako "El Ontinar" aldean eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko espedientea, Vadesolar, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzea hogeita hamar egun baliodunean, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Horretarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Corellako herriko etxean, bulegoko ordu baliodunetan. Epe horretan zilegi da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Corellako Udalari eta interesdunari, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 15ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0805965