59. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

9/2008 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek euskararen erabilera udal eremuan normalizatzeko sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren berritzea 2008an eta hitzarmen horren aplikaziotik etorritako urteko programak 2008. urterako finantzatzeko akordioa onesten dituena (Kontabilitate espediente zk: 40002272-73).

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 1.2. artikuluak ezartzen du haren xede nagusietakoak direla herritarrek euskara jakin eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta euskararen berreskuratzea eta garapena sustatzea Nafarroan.

Hori oinarritzat harturik, laguntza sistema ezarri zen euskara babestu eta sustatzeko toki entitateek prestatutako proiektuak finantzatzeko eta horren ondorioz udaletako euskara zerbitzuak sortu ziren Nafarroako udal batzuetan, denbora guztian Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dutenak.

Beranduago, Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek Lankidetza Hitzarmen bat sinatu zuten 1998ko azaroaren 11n, udal eremuan euskararen erabilera normalizatzeko. Bertan azaltzen dira sinatu duten alderdiak, lankidetzaren barruan sartutako jarduerak eta lankidetzaren edukia; bertan finkatzen dira hitzarmenaren garapena zehaztu, arautu eta ahalbidetzen duten klausulak ere. Horrela, 4.3 klausulak ezartzen du Gobernuak eta hitzarmena sinatu duten toki entitateek akordio bat hartuko dutela, 3. klausulan azaldutako jarduerak barne hartzen dituen Hizkuntza Normalizaziorako urteko programa zehazte aldera.

Gaur egun, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da abiapuntutzat hartu beharreko legezko esparrua. Haren aginduak aplikagarriak dira Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako hainbat toki entitatek euskararen erabilera udal eremuan normalizatzeko sinatutako Lankidetza Hitzarmenean. Foru lege honek urriaren 13ko 297/1998 Foru Dekretua baliogabetu du haren aurka jotzen duen orotan.

Euskararen Garapenerako Zerbitzuak proposamena eta letratuak txostena egin dute, bai eta Kontuhartzailetza Delegatuak bere adostasuna azaldu ere.

Euskararen Nafar Institutua sortzen duen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek euskararen erabilera udal eremuan normalizatzeko sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren berritzea onestea 2008. urterako.

2. Euskararen erabilera udal eremuan normalizatzeko Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak hizkuntza normalizaziorako 2008. urteko programak finantzatzeko hartu duen Akordioa onestea. Akordio hori, hura sinatu duten toki entitateen zerrenda biltzen duena, ebazpen honen eranskinean ageri da.

3. Osotara 505.000,00 euroko gastu aurrekontua onestea Akordioan aurreikusitako programak eta jarduerak egiteko. Kopuru hori 2008. urterako gastuen aurrekontuko "Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako" izeneko 440001-44100-4609-334100 kontusailaren kargura ordainduko da.

4. Ebazpen honen eranskineko 3. eta 4. artikuluetan aipatzen diren kopuruak eman eta ordaintzea 2008. urterako gastuen aurrekontuko "Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako" izeneko 440001-44100-4609-334100 kontusailaren kargura.

5. Administrazio Publiko interesdunei adieraztea ebazpen honen kontra administrazioarekiko errekurtsoa paratu ahalko dutela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien gelan, hau argitara eman eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan ukatu gabe aldez aurretiko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluak zehazten dituen modu eta epeetan.

6. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Euskararen Nafar Institutura, Euskararen Garapenerako Zerbitzura, Euskararen Sustapenerako Atalera, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Programen Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta toki entitate interesdunei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 18an.-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Xabier Azanza Arbizu.

ERANSKINA

Toki Administrazioaren eremuan hizkuntza normalizaziorako urteroko programak finantzatzeko 2008. urterako Akordioa

1. Akordioaren eremua eta ezaugarriak.

a) Akordio hau euskararen erabilera udal eremuan normalizatzeko Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek sinatu zuten Lankidetza Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeak hartu du 2008ko martxoaren 31n egindako bilkuran.

b) Akordio honen bitartez ezartzen da 2008. urterako Nafarroako Gobernuaren eta hitzarmena sinatu duten toki entitateen arteko lankidetza hizkuntza normalizazioaren alorrean. Halaber, hitzarmenaren aplikaziotik sortutako laguntza ekonomikoak zehazten dira.

c) Toki entitate sinatzaileak honako hauek dira: Aezkoako Batzarra, Antsoaingo Udala, Arangurengo Udala, Aurizko Udala, Barañaingo Udala, Baztango Udala, Berriobeitiko Udala, Berriozarko Udala, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Burlatako Udala, Lizarrako Udala, Uharte eta Esteribarko Zerbitzu Mankomunitatea, Iranzu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatea, Malerrekako Mankomunitatea, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea, Orkoiengo Udala, Garesko Udala, Sakanako Mankomunitatea, Zaraitzu Ibarreko eta Erronkaribarko Batzarrak, Tafallako Udala, Atarrabiako Udala eta Zizur Nagusiko Udala. Udaletako Euskara Zerbitzuen jarduera eremuan hitzarmenean bildurik dauden herriak biltzen dira.

2. Hizkuntza Normalizaziorako Urteko Programa.

Hitzarmena sinatu duen toki entitate bakoitzak Hizkuntza Normalizaziorako programa bat aurkeztuko du, Euskararen Nafar Institutuari zuzendurik. Programak, gutxienez, Hitzarmeneko 7. klausulan ageri diren atalak jasoko ditu. Programa, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean aurkeztuko da.

Udal langileak euskaraz prestatu eta birziklatzeko 2008. urterako proposatzen diren ekintzen kasuan, bi aldi ezarriko dira: urtarrila-ekaina eta uztaila-abendua.

Urtarrila-ekaina aldiari dagozkion eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Uztaila-abendua aldiari dagozkion eskaerak aurkezteko epea 2008ko ekainaren hamaseian bukatuko da.

Aldi bakoitzerako gastuak eta jarduerak justifikatzeko muga egunak ezarriko dira, eranskineko 5.b) atalean adierazten denari jarraikiz.

Udal Euskara zerbitzu batek baino gehiagok antolatutako kanpainei buruzko eskaerak, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogei egun naturaleko epean aurkeztuko dira.

Aurreko paragrafoetan zehaztutako epeak ez betetzeak emandako laguntzen galera (osoa edo zati batekoa) ekarriko du, ondorio guztietarako.

3. Kultur jarduerak.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak euskara sustatzeko kultur jarduerak diruz lagunduko ditu honako baldintzen arabera:

a) Gehieneko kopurua 119.872,80 eurokoa izanen da eta 2008. urterako gastuen aurrekontuko "Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako" izeneko 440001-44100-4609-334100 kontusailaren largura ordainduko da.

b) Hitzarmeneko 8.3. klausulari jarraikiz, laguntzen zenbatekoa bi epetan ordainduko da: %50 ebazpen hau argitaratzearekin batera eta gainerakoa urte bukaeran, egindako gastuak agiri bidez justifikatutakoan. Gastuen justifikazioa aurkezteko epea 2008ko abenduaren 2an bukatuko da.

Abenduan zehar eginen diren eta justifikatu ezin izanen diren jardueretarako (betiere urteko planaren baitakoak) entitateko idazkariak sinaturiko ziurtagiri bat aurkeztuko da, ondorengo justifikazioa ezertan ukatu gabe.

c) Hauek dira laguntzak:

TOKI ENTITATEA ONARTU ORDAINDU

(Kultur jarduerak) (euroak) (euroak)

AEZKOAKO BATZARRA 3.660,00 1.830,00

ANTSOAINGO UDALA 4.860,00 2.430,00

ARANGURENGO UDALA 3.660,00 1.830,00

AURIZKO UDALA 3.960,00 1.980,00

BARAÑAINGO UDALA 9.720,00 4.860,00

BAZTANGO UDALA 5.280,00 2.640,00

BERRIOBEITIKO UDALA 3.660,00 1.830,00

BERRIOZARKO UDALA 4.680,00 2.340,00

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANK. 4.860,00 2.430,00

BURLATAKO UDALA 8.400,00 4.200,00

LIZARRAKO UDALA 6.960,00 3.480,00

UHARTE ETA ESTERIBARKO MANK. 3.660,00 1.830,00

IRANTZU GIZARTE ZERBITZU MANK. 3.660,00 1.830,00

MALERREKAKO MANKOMUNITATEA 4.200,00 2.100,00

IPARRALDEKO EUSKARA MANK. 9.240,00 4.620,00

ORKOIENGO UDALA 3.660,00 1.830,00

GARESKO UDALA 3.052,80 1.526,40

ERRONKARIKO BATZARRA 3.660,00 1.830,00

SAKANAKO MANKOMUNITATEA 12.480,00 6.240,00

TAFALLAKO UDALA 4.920,00 2.460,00

ATARRABIAKO UDALA 5.520,00 2.760,00

ZIZUR NAGUSIKO UDALA 6.120,00 3.060,00

119.872,80 59.936,40

4. Udaletako Euskara Zerbitzuetako teknikariak.

Udaletako euskara teknikariak kontratatzetik sorturiko gastuen finantziazioa honako baldintza hauei lotuko zaie:

a) Gehieneko kopurua 223.962,42 eurokoa izanen da eta 2008. urterako gastuen aurrekontuko "Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako" izeneko 440001-44100-4609-334100 kontusailaren kargura ordainduko da.

b) Hitzarmeneko 9.5. klausulari jarraikiz, emandako laguntzen zenbatekoa bi epetan ordainduko da: % 50 Ebazpen hau argitaratzearekin batera eta gainerakoa urte bukaeran, egindako gastuak agiri bidez justifikatu ondoren. Gastuen justifikazioa aurkezteko epea 2007ko abenduaren 2an bukatuko da.

Abenduan zehar eginen diren eta justifikatu ezin izanen diren gastuetarako (betiere urteko planaren baitakoak) entitateko idazkariak sinaturiko ziurtagiri bat aurkeztuko da, ondorengo justifikazioa ezertan ukatu gabe.

Lanaldi ez-osoko kontratuen kasuan, dedikazioari dagokion zatia ordainduko da. Toki entitate eskatzaileek lanaldi osoarekiko dedikazio portzentajea egiaztatu beharko dute.

c) Hauek dira laguntzak:

TOKI ENTITATEA ONARTU ORDAINDU

(Udal Euskara teknikariak) (euroak) (euroak)

AEZKOAKO BATZARRA 8.874,00 4.437,00

ANTSOAINGO UDALA 8.874,00 4.437,00

ARANGURENGO UDALA 8.874,00 4.437,00

AURIZKO UDALA 8.874,00 4.437,00

BARAÑAINGO UDALA 8.874,00 4.437,00

BAZTANGO UDALA 8.874,00 4.437,00

BERRIOBEITIKO UDALA 8.874,00 4.437,00

BERRIOZARKO UDALA 8.874,00 4.437,00

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANK. 8.874,00 4.437,00

BURLATAKO UDALA 8.874,00 4.437,00

LIZARRAKO UDALA 8.874,00 4.437,00

UHARTE ETA ESTERIBARKO MANK. 8.874,00 4.437,00

IRANTZU GIZARTE ZERBITZU MANK. 5.916,00 2.958,00

MALERREKAKO MANKOMUNITATEA 8.874,00 4.437,00

IPARRALDEKO EUSKARA MANK. 26.622,00 13.311,00

ORKOIENGO UDALA 8.874,00 4.437,00

GARESKO UDALA 5.070,42 2.535,21

ERRONKARIKO BATZARRA 8.874,00 4.437,00

SAKANAKO MANKOMUNITATEA 26.622,00 13.311,00

TAFALLAKO UDALA 8.874,00 4.437,00

ATARRABIAKO UDALA 8.874,00 4.437,00

ZIZUR NAGUSIKO UDALA 8.874,00 4.437,00

223.962,42 111.981,21

5. Euskara ikasteko plana.

Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langileak euskaraz trebatzeko eta birziklatzeko laguntzak honako baldintza hauei lotuko zaizkie:

a) Gehieneko kopurua 100.000,00 eurokoa izanen da eta 2008. urterako gastuen aurrekontuko "Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako" izeneko 440001-44100-4609-334100 kontusailaren kargura ordainduko da.

Euskararen Nafar Institutuak finkatuko du diru laguntzaren zenbatekoa, aipaturiko gehieneko kopurua eta igorritako urteko programetan dauden eskaeren kopurua eta zenbatekoa kontuan hartuz.

b) 2008. urteari dagozkion gastu-agirien aurkezpena honako irizpideei jarraikiz eginen da: urtarrila-ekaina aldiari dagozkion gastuen justifikazio agiriak aurkezteko epea 2008ko uztailaren 1ean bukatuko da; uztaila-abendua aldiari dagozkion gastuen justifikazio agiriak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 2an bukatuko da.

Ekainean eta abenduan, hurrenez hurren, eginen diren eta bere unean justifikatu ezin izanen diren gastuetarako (betiere urteko programaren baitakoak) entitateko idazkariak sinaturiko ziurtagiri bat aurkeztuko da, ondorengo justifikazioa ezertan ukatu gabe.

6. Kanpainak.

Udal esparruan Euskara ikastea bultzatu, haren transmisioa bermatu eta erabilpena bultzatzera laguntzen duten kanpainek Euskararen Nafar Insitutuaren lankidetza eta laguntza ekonomikoa jasoko dute, Hitzarmenaren 11.2. oinarrian esaten denari jarraiki.

a) Gehieneko kopurua 40.000,00 eurokoa izanen da eta 2008. urterako gastuen aurrekontuko "Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako" izeneko 440001-44100-4609-334100 kontusailaren kargura ordainduko da.

Euskararen Nafar Institutuak kanpaina bakoitzarako emanen den laguntzaren kopurua erabakiko du, atal honetarako dagoen diru kopurua eta jaso daitezkeen eskaerak kontuan harturik.

b) Justifikazio agiriak aurkezteko epea 2008ko abenduaren 2an bukatuko da.

7. Kide berriak onartzea.

Lankidetza Hitzarmeneko 18.1 puntuan esaten den moduan Hitzarmena sinatu ondoren, bertara biltzen ahal dira nahi duten toki entitateak. Horretarako, Udalaren erabakia eta Jarraipen Batzordearen adostasuna beharko dira. Gehieneko kopurua 21.164,78 eurokoa izanen da eta 2008. urterako gastuen aurrekontuko "Euskararen gaineko laguntzak udal eta kontzejuendako" izeneko 440001-44100-4609-334100 kontusailaren kargura ordainduko da.

8. Bestelako jarduerak.

Udalenak diren euskarazko komunikabideak sortu eta mantentzeari dagozkien laguntzak urtero eginen den deialdi berezi batek arautuko ditu. Bertan ezarriko dira gehieneko diru-kopurua eta laguntzen zenbatekoa, adjudikazio irizpideak eta laguntzak ordaintzeko modalitateak.

9. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta urriaren 13ko 297/1998 Foru Dekretuaren aplikazioa.

Gaur egun diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak arautzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emaniko diru-laguntzen araubide juridiko orokorra. Hortaz esparru juridiko horrek du aplikazio osoa Nafarroako Gobernuak eta zenbait toki entitatek euskararen erabilpena udal eremuan normalizatzeko sinatutako Lankidetza Hitzarmenean. Halaber, aplikagarria den orotan, urriaren 13ko 297/1998 Foru Dekretua dago.

10. Toki entitateen beharkizunak.

Toki entitateek, onuradun diren aldetik, diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 9. artikuluak (onuradunen beharkizunak) aipatzen dituen beharkizunak bete beharko dituzte.

11. Diruz lagun daitezkeen gastuak eta haien justifikazioa.

Honi dagokionez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 27. artikulua (diru-laguntza publikoen justifikazioa) eta 28. artikulua (diruz lagun daitezkeen gastuak) aplikatuko dira.

12. Jasotako kopuruen itzultzea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 35. artikuluak (itzulketarako zioak) aipatzen dituen kasu guztietan jasotako kopuruen itzulketa (osoa edo zati batekoa) eta berandutza-korrituen galdatzea izanen dira bidezkoak. Foru lege horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura emaniko diru-laguntzen araubide juridiko orokorra arautzen baitu.

Iragarkiaren kodea: F0806876