I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
627/2008 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Oftalmologiako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 25eko 137/2008 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oftalmologiako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2008ko 25. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 25ean.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Oftalmologiako fakultatibo espezialista atxiki izateko lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:
-Txanda irekia
Onartuak:
ABARZUZA CORTAIRE, RUTH
BOVE GURI, MARTA
CHAVARRI GARCIA, JOSE JAVIER
COMPAINS SILVA, ESTHER
GARCIA ESTARRIAGA, MAITE
HERAS MULERO, HENAR
ORTIZ DE LANDALUCE SANTOS, BEGOÑA
RODRIGUEZ MARCO, NELSON ARTURO
SAINZ DE VICUÑA GIL, JOSE ANGEL
TERES MATEO, M.ª ANDRESA
Baztertuak: inor ez.
Oharra: izangai batek ere ez du euskara dakiela frogatu, ezta horretarako proba eskatu ere.
2. Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko apirilaren 11n.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.
Iragarkiaren kodea: F0805947