58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURILLO EL CUENDE

Murillo El Cuendeko 11. poligonoko 73. lurzatiaren xehetasun azterlana, Arradako Arau Subsidiarioen barrenean. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2008ko apirilaren 7ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 11. poligonoko 73. lurzatiaren xehetasun azterlana (Arradako Merindad de Olite kaleko 2an), Raquel Yoldi Choves andreak eta José Manuel Aicua Jiménez jaunak sustatua.

Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Murillo El Cuenden, 2008ko apirilaren 17an.-Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0806085