58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AZAGRA

Herrilurretako finken erabilera lagatzea. Jendaurrean jartzea

Azagrako Udalak, 2008ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea herrilurretan den 2. poligonoko 1442 eta 1487. lurzatien erabilera Iberfruta - Muerza S.A.ri lagatzeko espedientea, hondakin uren araztegia handitzeko xedez; orobat, jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Azagran, 2008ko martxoaren 25ean.-Alkatea, María Antonia Berisa Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0806179