57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2007ko kontuak

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2008ko apirilaren 9an egindako bilkuran, 2007ko kontuei aldeko txostena eman zien.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2008ko apirilaren 17an.-Mankomunitateko burua, Ainara Maia Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L0806060