57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LORKA

Ordenantza, Lorkako Kontzejuaren mugapeko landabideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Kontzejuak, 2008ko apirilaren 4an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lorkako Kontzejuaren mugapeko landabideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Lorkan (Deierrin), 2008ko apirilaren 11n.-Kontzejuko burua, Laura López Galindo.

Iragarkiaren kodea: L0805747