56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Esteribarko arau subsidiarioetako aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

2008ko apirilaren 4an egin bilkuran, Udalbatzak ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Azterturik arau subsidiarioetako aldaketa xehakatua, Eugin, Joaquín Machiñena Garcíak tramitatua, oinarrizko jarduketa unitate berria sor dadila eskatzeko, Eugiko hiriguneko 34. poligonoko 125 eta 126. lurzatiek osatzen duten orubeari dagokiona.

Kontuan harturik Udaleko teknikarien adostasun txostena, baita hirigintza batzordearen 2008ko martxoaren 12ko adostasun txostena ere.

Udalbatza honek aho batez, horixe baita legeak eskatutako gehiengoa, hau erabaki du:

a) Hasiera batean onestea arau subsidiarioetako aldaketa xehakatua, Eugin, Joaquín Machiñena Garcíak sustatua, lurzati bat oinarrizko jarduketa unitate bihurtzeko, Eugiko hiriguneko 34. poligonoko 125 eta 126. lurzatiek osatzen duten orubeari dagokiona.

b) Espediente horren kopia igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Hirigintza Planeamendurako Atalera, Eugiko Kontzejura eta Iruñerriko Mankomunitatera, txostena egin dezaten, bidezko iruditzen bazaie.

c) Jendaurrean edukitzea erregelamenduak agindu epean, hau da, hilabetean, aldez aurretik iragarkia paraturik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hedapen gehien duen egunkarian.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2008ko apirilaren 4an.-Alkatea, Francisco Javier Borda Garde.

Iragarkiaren kodea: L0805688