56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CASTEJON

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Castejongo Udalak, 2008ko apirilaren 3ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2008ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta erakunde autonomoak diren Solidaridad egoitza mistoaren eta Udalaren Musika Eskolaren eranskinak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2008ko apirilaren 8an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0805641