56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARRAITZ-ORKIN

2008ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Arraitz-Orkingo Kontzejuko Batzarrak, 2008ko martxoaren 7ko bilkuran, ondoko erabakiak hartu zituen:

1. Hasiera batean onestea 2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra bai hura betearazteko oinarriak jendaurrean edukiko dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Arraitz-Orkinen (Ultzama), 2008ko apirilaren 2an.-Alkate udalburua, Pedro Larrainzar Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L0805838