56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

138/2008 FORU AGINDUA, apirilaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, azaroaren 27ko 530/2007 Foru Agindua aldatu eta 2008rako deialdia onesten duena. Agindu haren bidez elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiei informatikako ekipamenduan eta material osagarrian inbertsioak egiteko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azaroaren 27an emandako 530/2007 Foru Aginduaren bidez, elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiei informatikako ekipamenduan eta material osagarrian inbertsioak egiteko laguntzak emateko arauak ezarri eta 2007ko diru-laguntza deialdia onetsi zen.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta arau proiektua goian aipatu bezala erregistratu zuen, XA383/2007 zenbakiarekin.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarriak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Foru lege horretan ezarritako baldintzak betetzen direnez eta araubideak 2010era arteko indarraldia duenez, bidezkoa da, foru agindu honen bitartez, elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiei informatikako ekipamenduan eta material osagarrian inbertsioak egiteko emanen zaizkien laguntzetarako deialdia onestea.

Gainera, azaroaren 27ko 530/2007 Foru Agindua aldatu nahi da, zenbait baldintza zehaztuz eta epeak gehiago lotuz, onuradunak berme juridiko handiagoak izan ditzan eta neurria bera hobeki kudea dadin.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azaroaren 27an emandako 530/2007 Foru Agindua aldatzea, foru agindu honen eranskinean ageri den moduan. Agindu haren bidez elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiei informatikako ekipamenduan eta material osagarrian inbertsioak egiteko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

2. Elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiei informatikako ekipamenduan eta material osagarrian inbertsioak egiteko emanen zaizkien laguntzetarako 2008ko deialdia onestea.

3. 200.000 euroko gastua baimentzea, foru agindu honetatik sortutako gastu konpromisoetarako, 2008ko Gastuen Aurrekontuko "Ekipo informatikoak erosteko laguntzak" izeneko 721002-72230-7700-412105 kontu-sailaren kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

6. Deialdi honen eta arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.- -Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

ERANSKINA

Elkarteen araubidea duten nekazaritzako ustiategiei informatikako ekipamenduan eta material osagarrian inbertsioak egiteko laguntzak emateko arauak aldatzea

Bakarra.-Azaroaren 27ko 530/2007 Foru Agindua aldatzea.

1. 3.3 artikuluan f) atala erantsi da:

"f) Zerga berreskuragarriak".

2. 5.3. artikulua aldatu da. Honela agertuko da:

"3. Eskaerak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita".

3. 7. artikuluari 10. puntua gehituko zaio:

"10. Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) osorik edo hein batean ordaintzetik salbuetsita dagoela frogatzen duen agiria".

4. 10. artikuluko 1. lerroaldea aldatu da. Honela agertuko da:

"Laguntzaren xede diren jarduketak bukatu ondoren, betiere laguntza eskatzen den urteko azaroaren 15a baino lehen, onuradunak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu:"

Iragarkiaren kodea: F0805547