56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARANTZA

Oihan enkantea

Arantzako Udalak salgai paratzen du enkante irekian, plegu itxiaren bidez, ondoko oihan aprobetxamendu hau:

1. lotea.-1062 pinu radiata (matarrasa), Ametxoko alderdian.

Loteak 1058 metro kubiko zur eta 160 metro kubiko egur ditu.

Enkantean parte hartu ahal izateko, Enpresaren Sailkapen Agiria eta udal gordailuzaintzan hasierako prezioaren %5, behin-behineko fidantza gisa, utzi izanaren gordekina aurkeztu behar dira.

Proposamenak behean erantsitako ereduaren araberakoak, Udal Idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik, hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen. Pleguak hurrengo egun balioduneko eguerdiko hamabietan irekiko dira.

Baldintza ekonomiko-administrativo eta fakultatiboak Udal Idazkaritzan daude interesdunen eskura.

Arantzan, 2008ko apirilaren 14ean.-Alkatea, Ainara Maia Almandoz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-deiturak: ....................... Herria: ........ Helbidea: .................. Nire izenean edo entitate hau ordezkatuz: ....................... Helbide soziala: ............ Enpresaren Sailkapen Agiriaren zenbakia: ................... Adierazten dut Arantzako Udalak ....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izan dudala eta loterako ..........(letra eta zenbakitan) ............ euro eskaintzen ditudala, paratutako baldintzei hertsiki atxikiz.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0805780