56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ZANGOZA

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Poliester MAM, S.L. Jarduera: poliesterrezko piezak muntatu eta biltegian gordetzea. Tokia: katastroko 1. poligonoko 836. lurzatia, Rocaforte-Zangozako industrialdean.

Zangozan, 2008ko apirilaren 11n.-Alkatea, Eskisabel Suescun Hualde.

Iragarkiaren kodea: L0805711