II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
LESAKA
Administrari-ofizialaren lanposturako enplegu eskaintza
Gobernu Batzarrak, 2008ko apirilaren 7an eginiko bileran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:
1. 2008. urteko enplegu publikoaren eskaintza onestea, honako lanpostu honetarako: administrari-ofizial bat, lan-araubidean, C mailakoa eta euskaraz dakiena (EGA edo haren baliokidea).
2. Eskaintza hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Lesakan, 2008ko apirilaren 14ean.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.
Iragarkiaren kodea: L0805872