56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2008ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Batasunaren Batzar Delegatuak 2008ko apirilaren 5ean eginiko osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, honako hau erabaki zen:

Lehendabizikoa.-Hasiera batez onestea Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasuneko 2008ko ekitaldiko plantilla organikoa, idazkari berbera baliatzeko.

Bigarrena.-Espedientea jendaurrean paratzea entitate honetako idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia jarri ondoren, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.3 artikuluari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko epea iragandakoan, eta behin betiko onespenaren gaineko iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan, plantillari buruzko espedientea Toki Administrazioko Departamentura igorriko delarik.

Donezteben, 2008ko apirilaren 8an.-Batasuneko burua, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0805712