II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ORONTZE
Hautetsien ordainsarien aldaketa 2008. ekitaldirako
Orontzeko Udalak, 2008ko apirilaren 10ean egin bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:
Erabaki da ekitaldi honetarako onetsitako ordainsarien egungo sistema %4 goititzea, igoera atzera eraginez aplikatuz, 2008ko urtarrilaren 1etik, alegia. Orobat erabaki da finkatzea alkateak osoko bilkuretara joateagatik eskuratuko duen zenbatekoa: 850 euro bakoitzeko, eta urtean, gehienez ere, 3.819,87 euro.
Orontzen, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Tomasa Iriarte Napal.
Iragarkiaren kodea: L0805697