II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BAZTAN
Alkatetzaren eskuordetzea
Virginia Aleman Arrastio andrea, Baztango (Nafarroa) Udaleko alkate udalburua bainaiz.
Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, 2008ko apirilaren 16an, ondokoa dekretatu dut:
Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraikiz, karguan aritzea galarazten duten osasun arrazoiak direla eta.
Hau xedatu dut:
1.-Alkatetza honi dagozkion eginkizunetan aritzeko eskuordetzea Santiago Aldaco Aleman lehen alkateorde jauna, aldi baterako eta aipatu eragozpenak dirauen bitartean.
2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.
Baztanen, 2008ko apirilaren 16an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0805876