56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ARAITZ

Araizko Udalerako garbitzailearen izendapena

2007ko azaroaren 12ko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Araizko Udaleko garbitzaile izateko lanpostua, lan-kontratu finkokoa, betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdia argitaratu zen. Lanaldi partziala izanen du: astean 18,5 ordu. Deialdi honen 9. oinarriak dioena betez, hau ebazten da:

Lehenengoa: Saloa Sarasa Tolosa, Araizko Udaleko garbitzaile izendatzea.

Bigarrena: interesdunari ebazpen hau jakinaraztea, jakinarazpena egiten denetik, hilabete batean lanpostua bete dezan.

Hirugarrena: honako ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea.

Araitzen, 2008ko apirilaren 17an.-Alkatea, Imanol Iriarte Gorostegi.

Iragarkiaren kodea: L0805955