56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2008ko martxoaren 17an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehena: Hasiera batean onestea Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, industriarako diren halako zatikatze unitate batzuetan merkataritzako hirugarren sektorerako erabilera ere bateragarri izan dadin. Baztango Udalak sustatu du eta Barbarin Gómez andre arkitektoak prestatu 2008ko urtarrileko datarekin. Horretarako irekitako espedientean dago.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon, 2008ko apirilaren 10ean.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0805607