56. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

694/2008 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen baimen integratua ematen duena, hondakin arriskugarri eta ez-arriskugarriak laborategiko materialaren eta erreaktiboen transferentzia eta hornidura estazio gisa kudeatzeko jarduerarako, Noaingo udalerrian. Titularra Productos Oppac, S.A. da.

Instalazio hau Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 2A eranskineko 14. epigrafean jasota dago, hots, "2B eranskinean ageri ez diren hondakin arriskugarriak kudeatzeko eragiketak" izenekoan, eta horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Egin den tramitazio administratiboaren laburpena foru agindu honen V. eranskinean dago. VI. eranskinean, berriz, aurkeztutako alegazioak ageri dira.

Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen baimen integratua ematea, hondakin arriskugarri eta ez-arriskugarriak laborategiko materialaren eta erreaktiboen transferentzia eta hornidura estazio gisa kudeatzeko jarduerarako, Noaingo udalerrian. Titularra Productos Oppac, S.A. da.

2. Jarduera hori ingurumen baimen integratuaren eskaeraren oinarrizko proiektuan eta 109/07 espediente administratiboko gainerako agirietan aipatzen diren baldintzei jarraikiz garatu beharko da, betiere ebazpen honen II., III. eta IV. eranskinetako neurriak betez.

3. Ingurumen baimen integratuak zortzi urteko indarraldia du. Iraungi baino gutxienez ere hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskatu beharko du, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 30. artikuluan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsi zuen.

4. Jarduera edonola ere aldatzeko, titularrak aldez aurretik Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko dio. Arrazoiak emanda, adierazi beharko du aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den ala ez, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

5. Productos Oppac, S.A. enpresaren instalazio hau hondakin arriskugarrien sortzaile txiki moduan inskribatzea PP/49/NA/2002 zenbakiarekin. Hondakin arriskugarriak sortzen dituen jarduera A936(9) eta A961 da, hots, hondakinen aldi baterako bilketa, hondakin toxiko eta arriskugarriei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko Erregelamenduaren I. eranskineko 6. taularen arabera. Erregelamendu hori uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen. Sortzen ahal diren hondakin arriskugarriak ingurumen arloko baimen osatu honen III. eranskinean ageri dira. Hondakin arriskugarriak sortzean egiten diren aldaketak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatu III. eranskinean sartzeko.

6. Productos Oppac, S.A. enpresa hondakin arriskugarri eta ez-arriskugarrien garraiolari gisa inskribatzea, T/336/NA/2008, Nafarroako Foru Komunitatean. Egiten diren aldaketa guztiak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatu den inskripzioan sartzeko.

7. Instalazioa hondakin arriskugarrien kudeatzaileen erregistroan inskribatzea GP/21/NA/1994 zenbakiarekin, hondakin arriskutsuak sortzen dituen zentroa baita. Kudeatzen ahalko dituen hondakin arriskugarriak eta kudeaketa baimendua Ingurumen baimen integratu honen IV. eranskinean ageri dira. Hondakin arriskugarrien kudeaketan egiten diren aldaketak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatu IV. eranskin horretan sartzeko.

8. Instalazioa hondakin ez-arriskugarrien kudeatzaileen erregistroan inskribatzea GP/75/NA/2008 zenbakiarekin, hondakin ez-arriskugarriak kudeatzen dituen zentro gisa. Kudeatzen ahalko dituen hondakin ez-arriskugarriak eta kudeaketa baimendua Ingurumen baimen integratu honen IV. eranskinean ageri dira. Hondakinen kudeaketan egiten diren aldaketa guztiak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, lehen aipatutako IV. eranskinean sartzeko.

9. 2008ko apirilaren 30a baino lehen, titularrak irekitzeko baimena eskatu beharko du, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan eta ebazpen honen II. eranskinean ezartzen diren baldintzetan xedatutakoarekin bat. Aipatutako erregelamendua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

10. Departamentuak araudi sektorial aplikagarriaren ondorioz baimenaren xede den jarduera edo instalaziorako emandako baimenak eta gainerako administrazio egintzak indarrik gabe uztea, betiere ebazpen honetan haiei buruz espresuki egindako adierazpenik badago.

11. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

12. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazioek ebazpenaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

13. Ebazpen hau jakinaraztea Productos Oppac, S.A.ri, Noaingo Udalari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko apirilaren 7an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko behean (8. solairua, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0805375