II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ULTZAMA
Borondatezko birzatiketaren proiekua. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2008ko apirilaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Auzako U.E.-S.1 exekuzio unitatea (14. poligonoko 292, 293, 296, 297 eta 279. lurzatiak eta antzinako U.A.-2) borondatez birzatitzeko proiektua, Sendatzailea, S.L.k sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 167. artikuluan eta hurrengoetan, 149, 150 eta 151.ean eta haiekin bat heldu direnetan, 76 eta 74. artikuluei loturik baitaude, ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean Udalaren Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Larraintzarren (Ultzama), 2008ko apirilaren 7an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0805959